Bus zerbitzua hilerria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 31a, 01:00

Azaroaren 1ean, Santu guztien egunean, Andoaingo Udalak Hiribus zerbitzu berezia eskainiko du Sorabillatik hasi eta hilerriraino. Hauxe ordutegia:

  • Goizez Sorabillatik hilerri aldera 09:30etik 12:30era orduro. Hilerritik itzulera 10:10etik 13:10era orduro.
  • Arratsaldez Sorabillatik hilerri aldera 15:30etik 17:30era orduro. Hilerritik itzulera 16:10etik 18:10era orduro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!