Euskalduna punta-puntan dabil Gorengoen mailan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 29a, 01:00

Euskalduna 2-1 nagusitu zen Mundarroren aurka larunbatean Ubitarten jokatutako neurketan, eta Gorengo mailako lehen postua eskuratu du. Hernanin ostegunean jokatuko duten hurrengo partiduan lehen postuari eusten saiatuko dira, eta horretarako eskertuko dute zaletuen berotasuna.

Emozioz beteriko partidua izan zen larunbatekoa, izan ere, urdinak atzetik joan ziren hainbat minutuetan 0-1 emaitzarekin. Nolanahi ere, berdinketa lortu zuen arauzko denbora amaitzear zela, Joanes Iturratek buruz sartu zuen golari esker. Parfrtifua horrela amaituko zela eta andoaindarrak eta astigarragarrak puntu banarekin etxeratuko zirela uste zenean, hor non luzapeneko tartean, 93. minutuan, Eneko Idigorasek baloia sareetara bidaltzea lortu zuen, jaurtiketa gogor baten ondoren.

Zoramena piztu zen Ubitarteko armailetan, urdinen jarraitzaileek ametsetan ere sinetsi ez zezaketen egoera gertatu baitzen: artean Gorengo mailan lehen postuan zegoen taldeari irabaztea, azken minutuan izatea hori, eta gainera, sari gisa, lehen postua eskuratzea.

Hona Euskaldunaren hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza (Jonay Venero 89’), Markel Iruin (Iñigo Arruabarrena 78’), Ander Setien (Xuban Zabalo 78’), Julen Loidi, Eneko Idigoras, Alvaro Toledo, Joanes Iturrarte, Joel Etxeberria (Asier Extremera 85’) eta Dani Sanchez (Julen Barandiaran 60’).

Hernaniren aurka Zubipeko zelaian dauka jarrita hurrengo hitzordua Iker Dorronsorok entrenatzen dituen mutilek. Euskaldunak. Ostegunean jokatuko da neurketa,. Arratsaldeko 19:45etatik aurrera. Aukera polita izna daiteke zaletuak bertara daitezen eta taldea animatu dezaten, kostata lortutako lehen postu horri eusteko helburuz.

 

Emaitza onak joan den asteburuan

Euskalduna klubeko gainerako taldeek emaitza onak lortu zituzten, orohar.

Emakumezkoen Gorengoen maila: Euskalduna-Bergara 6-0  

Areto futbola: Euskalduna-Lauburu Ibarra 3-0

1. Erregionala: Lengokoak-Euskalduna 1-3

Ohorezko Jubenila: Bergara-Euskalduna 2-2

1. Jubenila: Euskalduna-Billabona 2-1

Ohorezko kadetea: Euskalduna-Mundarro 1-2

Kadetea neskak: Euskalduna-Goierri Gorri 2-2

Ohorezko infantila: Beasain-Euskalduna 3-0

Infantil Txikia: Danena-Euskalduna 0-1

1. Infantila: Euskalduna-Usurbil 1-6

Alebinak: Usurbil-Euskalduna 3-7

 

Hurrengo jardunaldiko partiduak:

Areto futbola: Euskalduna-Antiguoko. Allurralde, urriak 31, 20:45etan.

1. Erregionala: Euskalduna-Mundarro. Ubitarte, azaroak 1, 15:30etan.

Ohorezko jubenila: Euskalduna-Mondragon. Ubitarte, azaroak 3, 16:00etan.

1. Jubenila: Euskalduna-Urnieta. Ubitarte, azaroaki 1, 17:30etan.

Ohorezko kadetea: Hernani-Euskalduna. Zubipe, azaroak 1, 11:00etan.

Kadete neskak: Zestoa-Euskalduna. Zestoa, azaroak 1, 11:30etan.

Ohorezko infantila: Euskalduna-Danena. Ubitarte, azaroak 1, 12:00etan.

Infantil neskak: Euskalduna-Danena. Ubitarte, azaroak 1, 13:30etan.

1. Infantila: Euskalduna-Texas. Ubitarte, azaroak 1, 10:30etan.

Infantil txikia: Euskalduna-Sproting Herrera. Ubitarte, azaroak 1, 09:00etan.

Emakumezkoen Gorengoen mailako taldeak atsedena hartuko du.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!