Kutxabank bulegoan 12:30ak aldera alarmak jo duenetik, Ertzaintzak zazpi orduko polizia operazioa zabaldu du. Inguruko etxebizitzak eta banketxea arakatu dituzte, eta bitartean errepidea moztu dute. 18:30ak aldera Ertzaintzak barrura sartzeko saiakera egin du, eta atzera egin. Lapurrak bertan ziren susmoa benetakoa zirudien. Eta azkenean sumoan geratu da. Dagoeneko operazioa amaitu da eta finantza bulegoa normaltasun osoz zabalik dago.