Eguraldia hotza bada ere, Zumea plazako ospakizunaren egitarauari eusten diote. Aurtengoan Extemadura eta Andaluzia aldeko Miajon de Castuos eta Triana elkarteen kultura zabalduko dute, euskal kulturarekin batera. Antolatzaileek, etorkizunera begira, nazioarteko kulturei begira lan egin nahi dutela iragarri dute.