Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla dira dokumentalaren zuzendariak. 2018an ekoitzia, ibilbide aberatsa egiten ari da zinema aretoetan barrena. urriaren 31n iritsiko da Andoaingo Basterora.
Sinopsia:
"Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute".