Urriko plenoan 2019. urteko ordenantza fiskalak onartu dituzte. Gehiengo sinplea nahikoa izan daiteke tramitazioa martxan jartzeko, baina oraingoan alderdi guztiek proposamenari baiezkoarekin erantzun diote.
Udal gobernu taldeak aldaketak honela azaldu ditu:
URA
“Lehen zirriborroan tasa eta zerga nagusietan KPIaren igoera (2,15%) aplikatzea proposatu genuen eta alderdi guztien babesa jaso zuen proposamenak. Aipatu behar dugu, ondoren alderdien arteko negoziazioari eta akordioari esker, uraren prezioa lehenengo 30 metro kubikoetan merketzea adostu genuela, 0,60€/m3-tik 0,55 €/m3ra jeitsiz. Honek esan nahi du, KPI-aren igoera aplikatuta ere, etxe askotan fakturetan zertxobait jeitsiko dela, eta igotzen den kasuetan igoera leunagoa izango dela”.
ZABORRA
“KPIa igotzen bada ere, etxeetan gaikako bilketa egiten dutenen hobaria %5 batean igotzea adostu dugu, %15etik %20ra eta aldiz, %20tik %25era etxe konposta egiten dutenentzat. Neurri honekin, birziklatzea eta gaikako bilketa igotzea bultzatu nahi dugu, etxeko fakturan eragin zuzena izango duen neurri baten bidez”.