Kazetaritza mugikorrari tarte zabala eskaini zioten, hitzaldiak eta tailer praktikoak landuz. Tartean izan ziren, besteak beste, alor horretan aditu diren Instituto RTVEko Santiago Hernandez Lechuga edota freelance modura eta kazetaritza mugikorrean aditu den Ana Lopez. Bertako esperientzia jaso zen ere, Goiena komunikazio taldeko Xabier Urzelairen eskutik. "Kazetari baten eboluzio pertsonala eta esperientzia" izenburupean alor horretan ematen ari diren aurrerapausoak azaldu zituen.
Tokikom sariak
Jardunaldiaren hasieran tokiko hedabideetan argitaratutako lanik onenak saritu zituzten. Edukirik onenaren saria Geuriak jaso zuen, eta azalik onena Goienak. Ikus-entzunezko onena Hirukak jaso zuen, eta publizitate kanpainarik onena, Arrasateko Udalak eta Arteman agentziak garatutako iragarkia, birziklatzea sustatzea helburu duena.