Eneko Lazkozek irabazi du I. Pello Errota sariketako finala. Beñat Lizaso, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpirozekin batera iritsi zen Lazkoz finalera. Urriaren 20an, Asteasuko Iturri-ondo elkartean afaldu ondoren hasi zen finaleko saioa. Lizasok eta Lazkozek lortu zuten buruz burukorako sailkatzea eta azkenik, etxarriarrak lortu zuen txapela. Finaleko bertsorik onenari emandako Mikaela Elizegi saria ere Lazkozentzat izan zen.