Liburutegiaren Egunaren harira ekimen desberdinak ospatuko dira Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 23a, 02:00

Urriak 24 dituenean ospatuko da Liburutegiaren Eguna, eta horren harira ekimen desberdinak antolatu ditu Andoaingo Udal liburutegiak. Gaurko origamia tailerrerako plazak bete dira. Bihar, urriak 24, 56 urte beteko ditu Udal liburutegiak eta bizkotxoa dastatzeko aukera egongo da 10:00etatik 19:00etara.

Ekimen gehiago:

Urriak 25, osteguna
19:00 Iñaki Irazuren "Errukiaren saria" liburuaren aurkezpena.

Urriak 30, asteartea
17:30 Ipuin kontaketa Maider Alcelay-ren eskutik, 4-5 urte bitarteko haurrentzat.
19:00-20:30 Literatur solasaldia Ana Malagon idazlearen "Gelditu zaitezte gurekin" liburuaren inguruan. Gidari lanak Ane Muñozek egingo ditu.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!