Autoen slaloma ospatuko da igandean Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 22a, 02:00

Xoxoka Motor Kirol Klubak, Udalaren laguntzarekin, autoen slaloma antolatu du iganderako Erratzu industrialdean, Esnelat enpresaren aurreko aparkalekuan. 09:00etatik 10:00etara epaileek egiaztapenak egingo dituzte, eta 10:30etan hasiko dira probak. Ondorioz, ezingo dira autoak eta kamioiak aparkatu bertan urriaren 27ko 15:30etatik urriaren 29ko 09:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!