Mus txapelketa ospatu zuten ostiralean Irunberri Kultur Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 22a, 02:00

Urtean zeharreko kultur ekimenen barruan ospatu zuten mus txapelketa Irunberrin. Irabazleak Aitor Irastorza eta Lander Gonzalez izan ziren, eta sari gisa Irunberri tabernan afari ederra lortu zuten. Bigarren postuan Jon Irazu eta Iñigo Martinez geratu ziren, eta Kukutei harategian gastatzeko erosketa bonoa irabazi zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!