Elkarretaratzearen amaieran, senideen izenean Asier Nieblaren koinatuak adierazpena irakurri du. Honakoa hasiera: “Guretzat gaurkoa, egun tristea da, azken egunak bezala zentzugabekeriaren aurkako borroka gogoangarri baten ondoren, gaurkoa da hausnarketak gogorren kolpatzen gaituen eguna”. Justizia egitea eskatu dute, ez mendekua: “Justizia nahi dugu eta horrek galdutakoa itzuliko ez badigu ere, kasu hauetarako zigor gogorragoak eskatu nahi ditugu. Inork ez dezala gehiago, inoiz, guk une honetan dugun mina sentitu”.