Liburutegien eguneko ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urriaren 19a

Liburutegien eguna dela eta papiroflexia tailerra antolatu dute Plazida Otaño liburutegian, urriaren 24an. Daniel Dorronsoro izango dute gidari, eta maskotak egiten ikasiko dute. 17:30etatik 19:30etara arituko dira familie luzatutako ekimenean. Bestalde, literatura tailerra abiarazteko asmoa ere badute:

 

 

 

 18 urtetik gorakoei zuzenduta, literatura tailerra abiarazi nahi dute Plazida Otaño liburutegian. Monica Leiva idazle eta irakurzalearen eskutik, erdal literaturako liburu hautatuen tertuliak egingo dituzte, bi hilabetez behin ( hiru saio urtean). Eta euskarazko liburuen tertuliak (urtean bi saio) autorearen presentziarekin egingo ditugu. 18:00etatik 19:30etara izango lireteke saio horiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!