Kultur ekitaldiz beteriko asteburua aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 19a, 02:00

Ipuin kontaketa saioa, antzerkia, kontzertua eta bisitaldi gidatua iragarrita daude asteburu honetarako.

Marisa Tabernero aski ezaguna da Urnietako haur txikien eta gurasoen artean. Ostiral honetan ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lekaion, 17:30ean hasita. Egun berean, baina Saroben eta iluntzeko 19:30ean hasita, "Maita(k)-ale borroka" eta "Cronopia Xpress" antzerki laburrez gozatzeko aukera izango da. Antzerki laburrak Aldundiaren ekimenez iritsi dira Urnietara, Katapulta Tour Gipuzkoa formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituaren bitartez. Ziklo horren baitan ere, Madeleine eta Grande days musika taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean. Saroben izango da, 19:00tan hasita.

Igandea ekitaldiz beterik dator. Goizean, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, eta arratsaldean bi hitzordu gehiago. 17:00etan  hasita, “Coco” filma Saroben. Eta 19:00etan elizako organoa ezagutzeko bisitaldi gidatua, Ana Belen Garciaren eta Haize Muñozen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!