Oriamendiko udaleko pisuko obrak lizitatuta
Gizarte zerbitzuetara bideraturiko etxebizitza da
Pasa den irailaren 13an, Oriamendi auzoko 6. komunitateko eskuin etxabean kokatutako pisuaren erreforma integralaren obrak lizitatu zituen udalak. Udaleko pisu bat da, teorikoki gizarte zerbitzuetara bideratua dagoena eta abandonu egoeran zegoena.
Lizitazio prozeduraren hasierarekin, 55.891,17 €ko balioa duten erreforma integralaren obrak, gehi altzarien kostua, azaroan hasiko dira eta 3 hilabeteko epean amaituta egongo dira.
Proiektuak barru antolamenduan aldaketak egiten ditu, egongela-sukalde-jangela, 2 logela, komun bat eta esekitoki bateko programarekin. Era berean, momentu hauetan dauden arotzeriak aldatuko dira eta instalakuntzak berrituko dira. 50 metro karratuko etxebizitzak, goiko pisuarekiko aislamendu sistema, beira bikoitzak eta jasangarritasun eta energia aurrezteko kriterioak bilduko ditu.
Behin obrak amaitu ondoren, etxebizitza, gizarte zerbitzuetako departamentuak erabiltzeko prest egongo da, batez ere, gizarte emergentziako gaietarako (genero biolentzia, arriskuan dauden adinez txikikoak, etxegabetzeak, suteen biktimak, etab.).
Maite Izagirre alkatearentzat, teoria praktikan jartzean oinarritzen da: “proiektu honek 2 hamarkada baino gehiago zeramatzan udaletxeko kajoien batean sartuta eta inoiz ez zen ezer egin. Behingoz, Amasa-Villabonak gizarte babesarekin eta behardunen atentzio zuzenarekin zerikusia duten eskaera desberdinei erantzuna emateko egoera egokian dagoen etxebizitza bat izango du”.