"Asier Niebla Martinez iragan ostegunean hil zen bi hilabete koma egoeran egon eta gero, abuztuaren 12ko zorigaiztoko goizaldean jasandako eraso matxista baten ondorioz. Erakundeen gaitzespena erabatekoa izan da gertaturikoaren aurrean. Urnietako Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen urriaren 12an goizean, eta bertara batu ziren Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Larunbat honetako elkarretaratzea gertaturikoa irmoki arbuiatzen jarraitzeko, Asierrentzat justizia eskatzeko eta eraso matxistei ezetz esateko gauzatuko da.
Urnietar guztiak animatzen ditugu larunbateko elkarretaratzean parte hartzera eta Asierren familia eta lagunei babesa adieraztera".