Eneko Maiz, Pilotako munduko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Egunotan, Bartzelonan jokatzen ari dira Pilotako Munduko txapelketa. Eneko Maiz billabonatarra ari da bertan lehiatzen, eta emaitza bikainekin gainera. Finalerako sailkatu da Maiz, Kubako John Silver Linares-i erraz irabazi ondoren. Larunbatean jokatuko du finaleko partida hori, Frantziaren aurka. Baptiste Ducassou angeluarra izango du aurrez aurre Maizek, 13:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!