Amasamendiko herri bideak berregokitu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 16a, 02:00

Osatuz planak aurrera jarraitzen du, eta esan bezala, Amasamendiko hainbat bideen asfaltazio lanekin amaitu berri du udalak.

Eneko Urdangarin, landa arloko arduraduna den zinegotziak esan bezala, legealdi honetan harturiko konpromisoa betetzea da helburua, hau da, baserrietako sarbideen hobekuntzarekin jarraitzea: “Aurreko urtean Lizarraga bidean obra garrantzitsu bati heldu genion; gaur, pausu berri bat eman dugu, eta hurrengo hilabeteetan, lerro honi jarraituz ekimen gehiago burutuko ditugu” azaldu du Urdangarinek. Hau horrela, etengabeko hobekuntza eta eremu publikoen berrikuntza konpromisoarekin jarraitu dute buru belarri.

OSATUZ Herrigintza planeko bigarren fasearekin jarraituz, hauetan egoera txarrean zeuden eta premiazko konponketa behar zuten herri bideak berregokitu dira azken astean. Zehaztuz, Arriaga baserriko bidearen hainbat zati, Sandra baserriko hainbat sarbide eta Amasako (elizaren alboko) beste hainbat zati asfaltatu dira. MULARRI S.L. enpresa izan da lan hauek egiteko ardura izan duena 19.671,70 €ko zenbatekoarekin eta udaletxeak dagoeneko dagozkion tramite administratiboak martxan jarri ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik diru-laguntza lortzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!