Lau pisu eta tamaina ezberdinetako harriak jaso behar izan dituzte harri jasotzeileek. Lehenengo bueltan 200kg-ko harriari ahalik eta altxa aldi gehien eman behar izan dizkiete bi minututan. Bigarren bueltan 175kg-ko harriari, hirugarrenean 150kg-koari eta azkenengo bueltan, hamar arroako 125kg-ko bolari.
Aimar Irigoien izan da 5.875kg altxa ostean irabazlearen txapela jantzi duena. Errezildarrak lehenengo harriari 5 altxa aldi eman dizkio, bigarrenari 10, hirugarrenari 8 eta azken bolari 14. Hau horrela 2018. urtean Harri Txiki zein Harri Handi txapelketen garaile bihurtu da gaur Aimar Irigoien harri jasotzaile ezaguna.
Txapelketaren amaieran gainera Alazne Etxaburua Herri Kirolari Zizurkildarra omentzeko tartea ere hartu dute.
Sailkapena:
1. Postuan: Aimar Irigoien, 5.875kg altxata.
2. Postuan: Aimar Galarraga, 4.000Kg altxata.
3. Postuan: Goenatxo III.a, 3.975kg altxata.
4. Postuan: Iban Ugartemendia, 2.925kg altxata.