Xoxokako Jaiak 2018

Xoxokako gazteak indartsu giza proban

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 12a, 02:00

Desafioa ez da herri kirolen lehia bakarra izan Xoxokan, gaurkoan. Arratsaldean, auzoko gazteak gogor aritu dira Giza Proban. Bi taldek egin diote aurre 550 kiloko harriari, beltzez eta horiz jantziak. Azkenean, talde beltzak irabazi du norgehiagoka, 50 plaza egin eta gero. Marka horretatik metro bakarrera geratu da talde horia.

[Argazkiak]

Talde beltzan, hona zentzuk parte hartu duten: Aritz Lizaso, Mikel Garmendia, Jaione Garaialde, Uxue Manterola, Jon, Jon Artola, Izaro Bengoetxea eta Ixiar Garmendia. Talde horian, berriz: Julen Osa, Aitor Elgarreste, Axier Belauntzaran, Eider Manterola, Manex Otegi, Garazi Usabiaga, Mikel Zumeta eta Esti Gabirondo.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!