Udal adierazpena Nieblaren heriotza dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 12a, 02:00

"Urnietako Udalean ordezkaritza dugun alderdi politiko guztiok gure gaitzespen eta arbuiorik irmoena adierazi nahi dugu, Asier Niebla Martinez urnietar gaztearen hilketagatik. Donostian orain dela bi hilabete izandako eraso matxista batetan jasandako zauriak ezin gainditu ostean".

Adierazpena:

 

Urnietako Udaleko Bozeramaileen Batzarra, urriaren 12an elkartuta

1.- Bere BABESA, ELKARTASUNA eta MAITASUNA adierazi nahi dizkie Asierren familiartekoei eta lagunartekoei, bizitzen ari diren egoera garralz honetan.

2.- Oinarri matxista duen indarkeria berekin daraman edozein ekintzaren aurrean bere ARBUIO eta GAITZESPEN irmoena adierazten du.

3.- lndarkeria matxistaren edozein motatako adierazpenen aurrean esku-hartzeko konpromisoa azpimarralzen du, eta berau ezabatzea sustatzen duten neurriak babesteko eta bultzatzeko bere borondatea berresten du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!