Urnietarrek ondo gogoratuko dutenez, urnietarrak eraso jasan zuen Donostiako ade zaharrean Aste Nagusiaz gozatzen ari zenean. Neska batekin hizketan ari zela, haren bikotekide ohiak buruan kolpe bortitza eman zion, eta horren ondorioz konortea galdu eta lurrera erori zen. Abuztuaren 12az geroztik ospitalean zegoen, oso egoera larrian. Erasotzailea abuztuaren 13an atxilotu eta geroztik espetxean da.
Azken orduetan Nieblaren egoera zailduz joan zen, eta bart arratsaldean hil zen.
[Udal adierazpena, abuztukoa]
[Jokin Lizeagaren elkartasuna, jaien hasierakoa]