Lan istripua salatzeko elkarretaratzea, eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

46 urteko zizurkildarra zendu zen igandean, larunbatean uzta makina batekin izandako istripu larriaren ondorioz. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du gaur eguerdirako gertaera hori salatzeko. Joxe Arregi plazan egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan hasita. Aurten, 57 dira dagoeneko Euskal Herrian lan istripuz hildakoak, horietako 3 nekazaritza munduari lotutakoak.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!