Urrats berria birziklatze sisteman

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 11a, 02:00

Andoaingo birziklatze sistemak urrats berri bat ematea erabaki du Andoaingo udalak. Olagain, Sorabilla eta Calonge auzoetan egin duten esperientziaren ostean, organikoarekin batera, errefusa txarteldun edukiontziekin jarriz, herriko birziklapen tasa igotzea helburu dutelarik.

[Bideoa]

Udalean 2013tik 2016ra bitartean birzkiklatze tasa %60era igo behar zela erabaki zuen Andoaingo udalak eta 2018an  birziklatze tasa bataz-beste %45ean dagoela aipatu du Ana Carrere alkateak. Hona iristeko hainbat urrats eman direla ere aipatu du Anak. Hala nola, 2016an udaleko alderdi ezberdinak adostasun batera iritsi eta organikoa txip-aren bitartez birziklatzeko aukera jartzea izan zen.

Boluntario moduan ezarri zen sistema da hau eta ordutik hona organikoa sailkatu nahi zutenen artean 2.000 txarteldik gora banatu dituztela ere azaldu du alkateak, komertzioak barne noski.  Hau horrela, birziklapen tasek gora egiten zutela ikusirik andoaindarrek beharrezkoa ikusten zuten errefusari zegokion beste edukiontzi bat jartzea eta horretan dabil Andoaingo udala herriko mankomunitatearekin elkarlanean.

Itxiera dun edukiontzi grisa ezarri aurretik ordea froga pilotu bat egitea beharrezkotzat jo dute udalean eta horregatik Olagain, Sorabila eta Calonge auzoak izan dira sistema hau martxan izan duten lehenak.

Hau guztiarekin Carrerek 2018ko urrian atera dituzten estatistikekin, birziklatze tasa egonkortu egin dela aipatu du. Hala ere, Olga Hernández Ganemoseko zinegotziak aipatu duen moduan, Tolosaldeko mankomunitatean Andoain da birziklapen tasa txikiena duena, eta hori aldatzea eta gehiago birziklatzea da helburu nagusia. Hau horrela, mankomunitatearekin elkarlanean itxituradun edukiontzi grisa pixkanaka herri guztian zehar zabaltzea erabaki dutelarik.

Ezaugarriak

  • Froga pilotuan bezala edukiontzi grisa, txartelarekin astean 4 aldiz irekitzeko aukera egongo da.
  • Etxeetako sortzaile bereziei (fardelak erabiltzen dituztenak adibidez) egunero irekitzeko aukera emango zaie.
  • Organikoaren txartel berdina erabiliko da bi edukiontziak irekitzeko.
  • Erabiltzaile berriei txartela etxera bidaliko zaie baina organikoaren kuboa udalean jaso beharko da.

Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari Josu Amilibiak, Andoainen orain arte egin den organikoa kalitate onekoa dela azpimarratu nahi izan du. Beraz, orain edukiontzi grisarekin batera birziklatze sistema berri honetan parte hartzen hasi direnei eta lehen ere organikoarekin sistema erabiltzen zutenei edukiontzien erabilera egokia egiten jarraitzea eta jendea birziklatzera animatzea eskatu du.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!