Malkar aisialdi taldeak Villabonako Udalaren laguntzaz euskararen erabilera sutatzeko asmotan, LH1 eta LH6 bitarteko haurrentzat jolasak antolatu dituzte igande goizerako. Erreboteko plazan edo Berdura plazan izango dira eguraldiaren arabera, 11:30etik 13:30ak arte. Euskara sustatzea helburu duten jolas hauek, igande honetaz gain, beste bi igandetan burutuko dira, Euskaraldiaren barnean.