2019ko Udal egutegia osatzeko oinarriak argitaratu dira. Parte-hartzaileek datorren azaroaren 5a bitarte lehiaketan izena emateko aukera izango dute. Kultura batzordeak lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu. Partaide bakoitzak gehienez ere bost argazki aurkeztu ahal izango ditu. Hamabi saridun izango dira, urtearen hilabete bakoitzeko bana, eta argazkia argitaratzeaz gain ehun euroko saria jasoko dute. Argazkiak herriari lotutakoa izan behar du.