Berrikuntzak Zizurkilgo XXI. Azokarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 10a, 02:00

Zizurkilgo XXI. Azoka ospatuko da hilaren 14an eta berrikuntza moduan, urriaren 10ean emakumeak ondarea aletzen emanaldia eta urriaren 13an Ondarearen Europako Jardunaldien barruan emakumeen emaria gogora ekarriko dute ekintza ezberdinen bitartez.

Igandean ospatuko den azoka bereziaren bueltan hitz egin digu, Joxe Mari Luengo Zizurkil Goiko alkateak. Gainera berrikuntzekin datozela ere aipatu du, azoka bareziaren aurreko asteazkenean, hilaren 10ean “Emakumeak ondarea aletzen” emanaldia eskainiko baitute arratsaldeko 19:00etan Iriarte kultur etxean.

Hau guztiaz gain, Ainhoa Larrea, udaleko kultur, euskara eta kirol teknikariak, udazkenarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak,  Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen dituela aipatu du, eta aurtengo gaia Plazida Otaño oroituz, Emakumeen isilpeko emaria izan da. Horren arira, Emakumeen isilpeko emaria izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango da urriaren 13an, 18:30etatik aurrera Zizurkilgo Zimiterioan. Bestalde, Plazida Otañok eta herriko ondaren den Gorritiren Baserriko Argia eskulturak ere emakumeen isilpeko emaria gogora ekartzeko asmoz herriko plazan ikusteko aukera ere izango da.

Haatik konpainiak ere Lau Eme koreografia ere eskainiko du eta Plazida Otainoren bertso antzeztuen ondoren Amaia Agirre bertsolariak bertso musikatuak ere eskainiko ditu.

URRIAREN 14a igandea

Egun handia ordea urriaren 14ean izango da. Goizeko 10:30etan irekiko da azoka eta Teodoro hernandorena kale osoan zehar, Zizurkilgo baserritarren 5 postuz gain, 14 elikagai postu izango dira Intxaur fontoian.  Horretaz gain, 21 artisauen lanez gozatzeko aukera ere izango da.

Ordutegia: 10:30:14:30 / 16:30-19:00.

Udalak mezu argia zabaldu nahi izan du azokaren inguruan “ Zizurkilgo baserritarren postuetan erosiz gure baserritarrei laguntzeko deia egin nahi genuke”

Lanbideen erakustaldia eta tailerrak

Maite Amenabar, zizurkilgo kultur eta euskara zinegotziak, aurtengo azokan pausu bat aratago ematea erabaki dutela aipatu du. “Bertara gerturatzen direnek hiru postutan sorkuntza prozesu osoa, aurrez aurre eta bertatik bertara ikusteko aukera izango dute”. Hala nola, beira eta lihoa lantzen eta forjan egiten erakutsiko baita.

Hau guztiaz gain, goiz eta arratsaldez tailerrak eskainiko dira. Goizean, liho eta buztin tailerrak eta arratsaldean haurrentzat jogurt-tailerrak eta material birziklatuarekin intsektuentzako hotelak egiteko tailerra.

Baina eguna biribiltzeko tailerrez gain, etxeko txikienentzako puzgarriak eta ponian ibiltzeko aukera ere izango da arratsaldean. Etxeko txikienez gain, arratsaldeko 18:30etan harri handiaren proba izango da eta erakustaldi bikaina zihurtatu dute udaletik.

Herri bazkaria

Urteroko ohiturekin jarraituz, eta azken urteetan herri bazkariak izan duen arrakasta ikusirik aurten ere Zimiterioan eskainiko da bazkaria. Menua: Salda, bertako postuetako enbutidoa, bertako barazkiekin egindako paella erraldoia, yogurta, kafea eta txupitoa izango dira eta txartelak 15 euroren truke eros daitezke Iriarte eta Egarri tabernetan (Soberan egonez gero egunean bertan ere jarriko dira salgai).

Autobusak doan

Joan –etorriak erraztu eta mugikortasun arazoak ekiditeko, aurten ere doako autobus zerbitzuak jarri dutuztela aipatu digu euskara zinegotziak. 10:15etatik aurrera Bulandegiko errotondatik eta Zubiarretxoko bidegurutzetik irtengo dira autobusak eta etengabe ibiliko dira bueltaka. Eguneko azken autobusa, 20:30ean irtengo da Zizurkil goitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!