Ana Carrerek bi agintaldi osatu ditu alkate bezala eta adierazi duenez ohore eta plazer handia da ardura hau izatea. EHBilduk anbizioz begiratu behar du aurrera, eraldaketa sozial eta politikoaren alde indar berriak batzen jarraitu behar du. Horretan denok batera jarraituko dugu, alkategai ez izatea, udal hautesia ez izatea ez baita EHBildun ez egotea. Kontrakoa baizik, haseratik egon naiz proiektu honetan, eta bertan egongo naiz aurrerantzean ere. Udal taldeari lagunduz edo herrigintzako beste zereginen batean. Lehenengo egunean genuen ilusio berberarekin aurreantzean ere .