Lan-istripu larria gertatu zen atzo eguerdian Zizurkilen. Soroan lanean ari zirela, artoa biltzeko makinak harrapatu zuen 46 urteko gizonezko zizurkildarra. Zauri larriak eragin zizkion makinak. Osasun zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu ziren, zauritua artatu, eta istripuaren nondik norakoak ikertzera. Donostia Ospitalera eraman zuten zauritua, egoera larrian. Zaurien larritasunari aurre egin ezinda, gaur hil da.