Izartxo Aisialdi Taldeen Topaketa Larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 5a, 02:00

Larunbatean Lehen Hezkuntzako izartxo Aisialdi Taldeen Topaketa ospatuko da. Guztira 9-12 urte bitarteko 500bat gazte, eta begirale-arduradun talde haundi bat gerturatuko direla aurreikusten da.

Izartxo Aisialdi Taldeak, ikastetxe ezberdinetan, urtean zehar, beren ekintza hezitzaileak aurrera eramaten dituzten aisialdi taldeak dira. Bi urtero, talde guztiak biltzen dituen topaketa bat egiten da, herri ezberdin batean. Aurtengoan, Andoaini dagokio.

Egunaren programaren nondik-norakoak:

10:15-10:45: Harrera eta ongi etorria. Talde ezberdinen harrera. (La Salle Berrozpe Ikastetxean).

10:45-11:30: Hasierako Agurra-ospakizuna. (Andoain Parrokian).

11:30-13:30: Herri proba-jolasa. (Andoaingo herriko gune ezberdinetan).

13:30-14:00: Bazkari herrikoia (Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxean).

14:00… Apar festa eta Tailer-eskulanak.

15:00-17:00: Puzgarriak eta atrakzioak.

16:45-17:30: Dantzaoke-dantzaldia.

17:30: Jasoketa eta agurra.

18:00: Irteera, jatorrizko lekuetara. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!