15 urtez azpiko kategorian, Jon Kepa Kortajarena zizurkildarra izan zen txapeldun, 50 kiloko mailan. Marka berriak ezarri ditu: Arrankada 63 kilo. Bi denboratan 75 kilo. Total olinpikoa 138 kilo.
17 urtez azpiko kategorian, Xabier Amonarriz larrauldarra iza zen txapeldun. Pultsulari honek Euskadiko markarik hoberena egin zuen. Bi pultsulari gazte hauek, azaroaren 9an, Madrilen ospatuko den Espainiako Kopan leihatuko dute. Bertan 15 eta 17 urtez azpiko hamar marka hoberenak lortu dituzten kirolariek hartuko dute parte.
Danok Danena taldeko kideen hitzetan: "Zorte on eta gure animorik beroenak taldeko bi gaztetxo hauei, momentu honetan eta etorkizunari begira, beraiek baitira aukera gehien dutenak".