"Erakunde bezala eta Urnietan bizi garen pertsona guztien eginbeharra da:
- Indarkeria mota guztiei, eta tokatzen zaigun kasu honetan indarkeria sexistari arbuioa adieraztea.
- Indarkeria mota horren erroetan dauden egiturak eraldatzeko beharrezkoak diren neurriak abiaraztea.
- Bereziki, biktimarekiko gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi dugu.
Horregatik, Bozeramaileen Batzarrak:
- Oinarri sexista duen indarkeria berekin daraman edozein ekintzaren aurrean bere arbuio eta gaitzespen irmoena adierazten du.
- Bere babesa, elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkie emakume honi, bere familiartekoei eta lagunartekoei, eta Udal honek dituen arreta baliabide eta zerbitzu guztiak euren esku jartzen ditu.
- Indarkeria sexistaren edozein motatako adierazpenen aurrean esku-hartzeko konpromisoa azpimarratzen du, eta berau ezabatzea sustatzen duten neurriak babesteko eta bultzatzeko bere borondatea berresten du.
- Modu berezian, erasoa gertatzen ari zenaren salaketa egin zuen bizilagunari eskerrak eman nahi dizkiogu, bere jardunari esker, eraso bortitz honek ondorio larriagoak ez edukitzea lortu delako.
Testuinguru honetan, Udalak herritar guztien inplikazioa eskatzen du, adin guztietako gizon eta emakumeena, gutako edonorren jarrera aktiboa eraso bat saihesteko erabakigarria izan daitekeela jabetu gaitezen.
Aldi berean, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu eraso hau arbuiatu eta gaitzesteko egingo den elkarretaratzera bertaratu daitezen, ostegun honetan, urriaren 4ean, 19:00etan Urnietako Udaletxearen aurrean".