Sanmielak 2018

Danborrada eta txistulariak Sanmiel jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko urr. 4a, 02:00

Udalak San Miguel egunean antolatzen duen omenaldi ekitaldian txistulariak izan dira aurtengo protagonistak. Omenaldi horretan kontutan hartu zituzten azken berrogeita hamar urteetan herriko kaleak alaitzen aritu diren txistulari guztiak

[Bideoa: Danborrada] [Bideoak: Txistulariei omenaldia | Urnieta 400

 

Txistulariak betidanik izan dira Urnietan, baina azken hamarkadatan bada txistulari bat belaunaldi ezberdinen artean giltzarri bilakatu dena. Eta horixe Juxto Egaña da. Egape ikastolan hainbat ikasle trebatu zituen, Urnietako txistularien harrobi bilakatuz. Talde txikia zena handituz joan zen eta, egun, Txanbolin elkartea osatu dute.

Ekitaldi berean, Jose Inazio Ansorenak sortu eta Joxe Mari Oiartzabalek moldatu dituen bost doinu estreinatu zituzten. Urnietako ikasteetxeetako ikasleek eta Urdanor elkarteetako kideek pieza guztiak jo zituzten plazan. Hurrengo urtetik aurrera horiek Urnietan egiten diren danborraden errepertorioko zati izango dira.

Doinuak Ansorenak 2003an konposatu zituen eta Urnietari eskaini zizkion, bere amona Zalzate baserrikoa zela oroituz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!