Orain hilabete batzuk Amara auzoko bizilagunek auzo plataforma eratu zuten Gobernu Zibilaren eraikuntza kultur etxe bilakatzeko eskaeraren inguruan. Geroztik ehunka sinadura bildu dituzte eskari hori kontuan har ditzaten erakunde publikoek. Plataformako kideek diotenez, 7.000 metro karratu dituen eraikuntza horretan bulego bakan batzuk baino ez dute funtzionatzen gaur egun. Bere erabilgarritasunean irabazi egingo luke, are gehiago ekipamendu publikoen faltan den Amara auzoan. Hain zuzen, Anoetako futbol estadioan kokatzen den Ernest Lluch kultur etxea hara eramatea eskatzen dute; ez dute egokia ikusten estadiora erantsita egotea kultur etxea, mugatua geratzen delako espazio aldetik.