Sanmielak 2018

Dantza soka eta Mielari agurra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 30a, 02:00

Sanmieletako azken txanpara iritsita, gaurko ekitaldien artean haur danborrada, dantza-soka eta Mielari agurra nabarmentzen dira.

Egitaraua:

  • 10:00 Kalejira Urnieta, Andoain, Lasarte-Oria, Astigarraga eta Hernaniko txistulariekin.
  • 10:30-13:30 Txorizo eta sagardo postua San Juan plazan.
  • 11:00 Haur danborradaren hasiera.
  • 12:00-13:30 Egapedanbor eta Magale haur danborraden elkargunea San Juan plazan. Ondoren kalejiran abiatuko dira.
  • 17:00 Stunt motor ikuskizuna Idiazabal kalean.
  • 17:30 Apalatxe eta Olatz Salvador zuzenean txosnagunean.
  • 18:00 Erraldoi eta Buruhandien kalejira, San Juan plazatik.
  • 18:30 Martin Mujika pilota jaialdia. Erremontea: Imanol Ansa-Josu Arruarte // Ander Goikoetxea-Xabier Azpiroz. 
  • Esku-pilota: Ojuel-Gorrotxategi // Santxo-Azan.
  • 19:00 Lisker San Juan plazan. 
  • 20:30 Dantza-Soka, Mielari agurra,  azken traka San Juan plazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!