2019 Udal egutegia osatzeko oinarriak argitaratu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 28a, 02:00

Urriaren 1etik azaroaren 5a bitartean bidal daitezke argazkiak 2019ko Udal egutegiako lehiaketan parte-hartzeko. Kultura batzordeak argitaratu ditu lehiaketaren oinarriak.

[Iazko argazkiak]

Oinarriak:

2019ko UDAL EGUTEGIA OSATZEKO ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK

  1. Parte hartzearen filosofiari eutsiz, Andoaingo Udalak datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketa honetatik aukeratuak ateratzen diren 12 argazkiekin.
  2. Gaia: Andoaingo herria edo/ta herritarrei loturik behar du. Ez da onartuko edozein motako indarkeriaren aldeko mezurik, ez alderdi politikoena, ez sexu diskriminazioa bultzatzen duen adierazpenik ez eta arrazakeria goratzen duen aipamenik ere. Argazkiek argitaragabeak izan behar dute.
  3. Sariak: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertzea gehi 100 euro argazki saritu bakoitzari. Gehienez 5 argazki aurkez daitezke.
  4. Argazkien formatuak bereizmen handiko artxibo digitalan : zabalera 4350 pix x altuera 2900 px. Bereizmena 300 ppp. Adobe RGBn JPGn formatuan.
  5. Lehiakideak -16 urtetik gorako adiñekoak- izango dira jabetza intelektualaren ondorioetako aurkeztu dituzten obren erantzule, baita aurkez litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere, irudi eskubideak barne. Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen berariazkoa aurkeztu beharko da.
  6. Aurkezteko epea: urriaren 1etik azaroaren 5era, Udaleko ATARIan (Goikoplaza z/g. 20140 Andoain) edo webgunean www.andoain.eus. Galdetegi bat osatuko da egilearen datuekin eta epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean bakarrik erabiliko da.
  7. Epaimahaia bost pertsonek osatuko dute: Kultura Batzordeko bi kide, argazkigintzarekin edo arte munduari lotuta beste bi eta Artxiboko arduraduna, edo ordezkoa.
  8. Azaroaren 15ean jakinaraziko dira emaitzak. Lehiaketatik egutegirako 12 argazki aterako ez balira, beste era batera osatzeko eskubidea du epaimahaiak.
  9. Hautatutako 12 argazkiak Andoaingo Udalaren jabetzan geldituko dira.
  10. Hautatu ez diren argazkiak 2018ko azoaren 30a baino lehen jaso beharko dira. Ordurako erretiratu ezean, Udalaren esku geldituko dira.
  11. Erabakia apelaezina izango da.
  12. Lehiaketan partaide izateak oinarri hauek osorik onartzea dakar.

Andoainen, 2018ko irailaren 26an

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!