Goizean goizetik, orientazio proba medio, egun berezia zela nabari zitekeen Urnietan. Eta arratsaldean zehar giro on hori handituz joan zen. Jolas eta bestelako jardueren artean, 200 haur inguruk parte hartu zuten mendi lasterketa txikian. Giro onean egin zuten lasterketa, aurretik Super H super heroiak beroketa ariketa dibertigarriak egin baitzituen. Eta lasterketari ezusteko amaiera eman zioten gurasoek, eurek ere irribarrea ahoan ibilbide txikia osatu baitzuten.