Abezedario Titirijario lanagatik jasoko du Juan Kruz Igerabidek Haur eta Gazte Literatura saria. "Hizkuntza poetikoa erabiltzean duen maisutasunagatik", saritu dute Igerabideren obra.
Jatorriz euskaraz idatzitako lana da Abezedario Titirijario, baina itzulpenak ere argitaratu dituzte jada; katalanez (Abecedari pipiridari), galegoz (Abecedario monicredario) eta gazteleraz (Abezedario Titirijario).