Sanmielak 2018

Ordu batzuk barru hasiko dira Sanmiel jaiak Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 27a, 02:00

19:30ean iritsiko da Miela Urnietako San Juan plazara jaiein hasiera iragartzeko. Igandera bitarte emanaldi eta otordu ugariz gozatzeko aukera izango da. Hurrengo asteburuan ere festarako tartea ez da faltako, baserritarren eguna ospatuko baita urriaren 7an.

Egitaraua:

Irailak 27, osteguna
16:00-18:00 Urnieta Selfie! proba-jolasa, Gaztelekutik abiatuta 11-16 urteko gazteentzat.
17:30 Bingo eta petanka Denda Berrin.
18:00 2017ko irailaren 1etik aurrera jaiotako herrikideei jaietako zapia jarriko diete Kontzejupean.
18:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Plazido Muxikatik hasita, Bosko Anitz Txarangarekin.
19:00 Euskaraldia Urnietan Hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia.
19:30 Kanpai jotzea eta Mielaren jaitsiera, kanpandorretik Udaletxera. Txupinazoa Jokin Lizeagaren eskutik. Bosko Anitz Txarangaren kalejira eta txosnen irekiera.
Ondoren, Tortila lehiaketa UKEko eskubaloi elkarteak antolatua.
Gau tematikoa: XX. mendeko pertsonaiak.
23:00-00:30 Monolokos bakarrizketa saioa San Juan plazan: Humberto Gutierrez, Maribel Salas eta Jose Cruz Gurrutxaga. Euriarekin Saroben.

Irailak 28, ostirala
09:30 Diana Txanbolin txistulari bandarekin.
10:30 Alkate Txikien izendapena Udaletxean.
10:30 Belauntxingoa dantza emanaldia.
10:30-13:00 Kirol txapelketak 9-14 urtekoentzat Azkorten.
11:00-14:00 / 16:30-18:30 Haur eta gazte parkea Egape ikastolako jolastokian.
16:30 Mahai joko eta toka txapelketa Denda Berri elkartean.
17:00 Kontzejupeko eskupilota txapelketaren finalak.
17:00 Gazteen arteko jokoak.
17:30 Markeliñeren Chef Nature antzerki emanaldia Etxeberri plazan. Euriarekin, Egapen.
18:00 Kantupotea San Juan plazatik.
19:00 Xaibor! diskofesta San Juan plazan.
20:00 Alkate Txikien botere uztea udaletxean.
21:00-23:00 Oilasko-afaria txosnagunean. Txartelak Gurian: 16 euro (2 lagunentzat).
23:00-02:00 Oihan Vega DJa San Juan plazan.
23:00 Sad Mirri, Kea eta IRA musika taldeak txosnagunean.
07:00 Zumba San Juan plazan.

Irailak 29, larunbata
09:30 Diana, Txanbolin.
09:30 Probintzia mailako bolo txapelketa.
10:00-13:00 Bakailaoa pil-pil erara, Maxter-Txef txiki lehiaketa txosnagunean.
11:00 Haur jolasak Etxeberri plazan.
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Pasai txarangaren kalejira.
12:00 Udal omenaldia Urnietako txistulariei.
12:00 Txanbolin txistulari bandaren musika eta dantza emanaldia.
12:00 Poxta Zahar elkartearen poteoa, Guriatik abiatuta.
14:00 Adinekoen bazkaria Oianumen.
14:00 Emakume koadrillaren bazkaria.
14:30 Bazkari herrikoia txosnagunean, Poxta Zaharren eskutik. Txartelak agortu arte Gurian salgai. Erosteko azken eguna, irailaren 23a.
16:30-18:00 Holi Fest! Plazido Muxika plazan, 11-16 urtekoentzat. Euriarekin Egape ikastolako jolastoki estalian.
17:00-21:00 Pasai txarangaren kalejira.
18:00 Trapu Zaharraren 'Se fini!' Ikuskizuna San Juan plazan. Helduentzat, gazteleraz.
18:00 Tropicana orkestra Plazido Muxika plazan.
18:00 Barbakoafest! pintxoak eta edariak San Juan plazan. DJ Katxorro.
18:00 RKeR elektrotxaranga, Idiazabal kalean zehar.
19:00 Urdanbor, irteera Plazido Muxikatik.
19:15 Danborradaren saioa eliza barruan.
22:30 Bertso saioa Saroben: Andoni Egaña, Eli Pagola, Agin Laburu, Miren Amuriza. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
23:30 Urdanbor, irteera Idiazabal kaletik.
23:30 Kaotiko eta Garilak 26 txosnagunean.
24:00-02:00 / 02:30-04:00 London Orkestra San Juan plazan.
07:00 Orkresta elektrotxarangaren kalejira.

Irailak 30, igandea
10:00 Kalejira Urnieta, Andoain, Lasarte-Oria, Astigarraga eta Hernaniko txistulariekin.
10:30-13:30 Txorizo eta sagardo postua San Juan plazan.
11:00 Haur danborradaren hasiera.
12:00-13:30 Egape danbor eta Magale haur danborraden elkargunea San Juan plazan. Ondoren kalejiran abiatuko dira.
17:00 Stunt motor ikuskizuna Idiazabal kalean.
17:30 Apalatxe eta Olatz Salvador zuzenean txosnagunean.
18:00 Erraldoi eta Buruhandien kalejira, San Juan plazatik.
18:30 Mattin Mujika pilota jaialdia. Erremontea: Imanol Ansa II-Josu Arruarte // Ander Goikoetxea- Xabier Azpiroz.
Esku-pilota: Ojuel-Gorrotxategi // Santxo-Azan.
19:00 Lisker San Juan plazan.
20:30 Dantza-Soka, Mielari agurra,  azken traka San Juan plazan.

Urriak 6, larunbata
19:00 Dantza ikuskizuna Saroben: Aurrera Gure Ametsa eta Valladolideko La Trébede.

Urriak 7, igandea
10:00 Diana, Txanbolin.
11:00 Meza elizan.
12:00 Ingurutxoa eta Jalgi Plazara jaialdia San Juan Plazan.
12:00 Valladolideko produktuen salmenta San Juan Plazan.
12:00 Munduko ardoen dastaketa.
17:30 Herri kirol erakustaldia. Astigarragako Emarri neska-taldea harriari tiraka.
18:00 Txekor jate solidarioa.
18:30 Willy Etxeberria zesta punta memoriala: Lertxundi-Manzisidor // Goixerri-Andonegi.
18:30 Puro Relajo rantxerak, korridoak eta euskal kantak San Juan plazan.
18:30 Azken traka eta jai amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!