Jubilatuak eta Uliazpiko lagunak oinez ibiltzera joango dira gaur Asteasura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

"Pausoka, adinak ez du inporta" ekimenaren baitan, oinez ibiltzera irtengo dira gaur goizean Uliazpi zentroko lagunak eta animatzen diren jubilatuak. 10:30ean abiatuko dira Joxe Arregi plazatik Asteasuko bidegorrirantz, eta hiru distantzia dituzte aukeran: Martxetaundi baserriraino, Burrusti baserriraino edo Asteasuraino. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!