Hainbat herritarrek normalki autoentzat izaten diren Andoaingo hainbat kaleetan barrena jardun zuten larunbat eguardian. 10:30etan hasi eta handik bi ordutara Zumea Plazan amaitu zen “Mugitu Andoain” kirolaren festa. Partaide guztiek Euskalduna mendigoizaleen elkarteko kideek prestatutako hamaiketako goxoaz gozatzeko aukera eduki zuten Zumea Plazan.
Andoaingo Udalak eta herriko hainbat elkarteek (Andoaingo Txirrindularitza Eskola, Irrist-Irri taldea, Zumeatarra Kirol Elkartea, Bertxin elkartea eta Euskalduna Mendigoizale Elkartea) lankidetzan antolatu zuten “Mugitu Andoain”. Ekimena, Europako Mugikortasun Astearen baitan antolatu zen, eta aurreko urtetan ospatu izan den Kirolaren Astearen ordezkotzat har daiteke.