Gaur hasi dira obrak trenbide mailako pasabidea kendu eta herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikiko dira. 9 hilabeteko iraupena edukiko du obrak eta Adifek eramango du aurrera obra. Udalak adierazi du neurri horiekin geltokiko "irisgarritasuna eta segurtasuna" hobetuko direla.
Igogailuak eta eskailerak nasen eremutik kanpo geratuko dira, horrela geltoki beheko pasabideak herritarrek erabili ahal izango dute, herritarren igarobideko fluxuak, trenbideko bidaiarienekin nahastu gabe. Modu horretan, Udalak egindako eskariari erantzungo zaio, geltokiaren inguruko auzoak lotuta geratuz.
Ezingo dira erabili aldirietako aparkalekuak
Obrak irauten duen 9 hilabetetan ezingo dira erabili aldirietako aparkalekuak. Ondorioz, itxita egongo da aparkalekuaren alboan dagoen sarbideetako bat, zubitik gertuen dagoena, hain zuzen. Bestea irekita egongo da herritarrek herriko alde batetik bestera igaro daitezen. Gainerakoan erabiltzaileek ez dute eraginik izango eta tren zerbitzua erabiltzen jarraitu ahal izango dute.