"Izoztutako haizea bezala" antzezpenaren aurrestreinaldia Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 24a, 02:00

Ttanttaka teatroak "Izoztutako haizea bezala" izeneko antzezlan berriaren aurrestreinaldia egingo du hilaren 26an arratsaldeko 19:00etan Saroben. Sarrera 5€ren truke lortzeko aukera izango da eta Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarri izango dira antzezlanaren protagonistak.

[Sinopsia]

 

IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA   Sinopsia

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!