Andoaingo merkatalgune asko plastiko beltzez agertu ziren bat goizean, eta haren gainean galdera ikurrak eta beste zenbait mezu ere. Eskualde mailako kanpaina bateratua da eta gaur eman dituzte azalpen guztiak. Tokiko merkataritzaren garrantziaz ohartarazi nahi dute eta asteburuan beltzez ikusten diren erakusleihoak kolore biziz beteko dituzte hurrengo egunetan. Agerraldian Eskualdeko merkatariak, merkatarien elkarteko ordezkariak eta Udal ordezkariak izan dira.