Villabonako Udal programazioaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 24a, 02:00

Irailetik abendura bitartean Villabonako udalak herriarentzako bideratuko dituen dantza eta antzerki programazioaz gain, martxan jarriko diren hainbat  kultur ikastaroen berri eman dute gaurko aurkezpenean.

 [Argazkiak]

Irailetik abendura bitartean Villabonako udalak herriarentzako bideratuko dituen dantza eta antzerki programazioaz gain, martxan jarriko diren hainbat  kultur ikastaroen berri eman dute gaurko aurkezpenean. Maite Izagirre alkatea, Mertxe Garmendia kultur zinegotzia eta Joxean Cubero kultur teknikaria izan dira azken egun hauetan aurkeztutako programazioaren berri eman dutenak. 

Maite Izagirrek ongi azaldu duen moduan, “udalak, Amasa-Villabona Aiztondoko erreferentzia bilakatzeaz gain, herritarrek beraiengandik gertu eta modu naturalean mailako ekintzez gozatzeko aukera izatea da sortutako kalitatezko programazio honen helburua”. Udalak apustu zuzena egin baitu lehen aldiz egonkorki lehen mailako dantza garaikidearen programazioa sortzean.

Programazioan dantza gehitzeaz gain, udalak hainbat ekintza lerro ezarri ditu. Lehena herriko kultura azpiegiturak hobetzea izango da; hala nola, Gurea zinena burututako berrikuntzak edota Aljiben egingo direnak.  Horretaz gain,  kulturako ekimenak burutzeko eszenatoki berriak martxan jarriko direla ere aipatu du Izagirrek. “Gaur egun Amasako elizan egin diren ekintzek publikoaren harrera ona jaso dute eta gaur, Amasa kulturatik gertuago dago.” Azkenik, zine sesio bereziak egongo lirateke.

Dantza eta Antzerki programazioa

Aurtengo udazkeneko dantza eta antzerki programazioaren berrikuntzarik handiena Dantza, zirkuituaren barruan egotea da. Mertxe garmendiak aipatu duenez, “programazio honen barruan 4 dantza ikuskizun ikusteko aukera izango dugu eta gure helburua, urtetik urtera zenbaki hori handitzen joatea da”.

Antzerkiari dagokionez, euskarazko haurrentzako hiru ikuskizun eskainiko dira; Jon Braun, Alizia eta Mendi Tontorrean izenekoak. Helduei dagokienez ordea “Perigallo Teatro” konpañiak “Espacio Disponible” izeneko antzezlana eskainiko dio gerturatzen den orori.

Kultur ikastaroak

Kultur ikastaroei dagokienez, Joxean Cuberok balorazio oso positiboa egin du, eskaini diren 11 ikastaroetatik 10ek egin baitute aurrera eta “herria kultur ikastaroen gosez” dagoela ere aipatu du aurkezpenean. Arropa birziklatuen ikastaroa izan da aurrera egin ez duen bakarra baina hala ere pozik daude ikastaroek herrian izan duten harrerarekin. Horretaz gain Cuberok udaberrian eskaintza berriak ateratzea eta jendearen arrera orain artekoa izaten jarraitzea espero duela ere aipatu du. 

Eskaintza gehiago

Udal ikastaroez gain herritarrek etxeetan jaso dituzten beste bi eskaintzen inguruan ere hitz egin dute aurkezpenean. Hala nola, Kzguneak eskaintzen dituen formakuntza ikastaroez eta Juan Mari Beltranek hilaren 29 Amasako elizan Errege Belda eta Ixiar Jauregirekin hirukotean emango duen kontzertuaren berri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!