Garai bateko Kirolaren Asteari bestelako itxura ematea erabaki dute, eta aldaketa hori larunbat honetan gauzatuko da “Mugitu Andoain!” ospakizunaren bitartez. Udalak, beste behin ere, herriko elkarte ezberdinen lankidetza nabarmendu nahi izan du: “Ekimena Europako Mugikortasun Astearen baitan ospatuko dugu. Oraingo honetan ere Andoaingo Udala ez da bakarrik jardun guzti honen antolaketan, baizik eta herriko hainbat elkarterekin elkarlanean. Hain zuzen, Irrist-Irri taldearekin, Zumeatarra kirol elkartearekin, Andoaingo Txirrindulari Eskolarekin eta Bertxin elkartearekin”.
Goizeko 10:00etan hasita, kirol jarduera ugari taldean egin ahal izango dira. Hala nola, Ipar Martxa, patinajea, lasterketa edota txirrindularitza. Ospakizun ludikoa izango da, jarduera fisikoetan murgiltzeko gonbitea.
Egitaraua:
- Ipar Martxa: 10:30, Goikoplaza. Ikastaroa eta ibilbidea herrian barrena.
- Patinaia: 11:00, Kaleberria. Zumea plazan jokoak.
- Lasterketa: 12:00, Goikoplaza. Familian eta lagunekin aritzeko aukera.
- Txirrindularitza: 10:00, Goikoplaza. Familian eta lagunekin aritzeko aukera.
- Ibili Andoain: 11:00, Goikoplaza. 60 urtetik gorakoentzat, pasieran ibiltzeko aukera.
- Jarduera guztien amaiera: 12:30, Zumea plaza. Pintxoak eta opariak parte hartzaileentzat.