2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
Nola egingo dugu?
Ondoko bi roletako bat har dezakezu hamaika egun horietan:
Ahobizi: "Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet".
Belarriprest: "Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut".
Andoainen dagoeneko Andoaindarra euskaraz webgunean izena eman daiteke. Aukera telematiko horrez gain, informazioa jaso edota izena eman ahal izango da larunbat honetan, irailak 22, goizeko 11:00tik aurrera Juanita Alkain plazan.
Urnieta
Urnietan Euskaraldia antolatzeko batzorde herritarra sortu da, eta astero ekimena abiarazteko bilerak egiten ari dira, Errekalde 1 kalean bilerak eginez. Asteazkenero biltzen gara, 19:00tan hasita. Laguntza ongi etorria da, eta parte hartu edo batzordearen norakoaren berri jakin nahi baduzu, urnieta@euskaraldia.eus posta elektronikora idatz ezazu edo eta 688 638 617 telefono zenbakira deitu. Sare sozialetan ere aurki gaitzakezu Euskaraldia Urnieta izenarekin.