100 pertsonatik gora Ibili Andoain egitasmoaren lehen ibilbidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 19a, 02:00

100dik gora jubilatu izan dira Goikoplazara gerturatu eta ikasturtea gogotsu hasteko intentzioarekin agertu direnak eta gaur lehenengo eguna izanik, ibilbide motsa eta ertaina egitea erabaki dute andoaindarrek.

[Argazkiak] [Bideoa]

Ikasturte hasierarekin batera hasi dute gaur Ibili Andoain egitasmoko kideek beraien ikasturtea. Aurreko urtean izan zuen arrakastaren ostean  aurten egitasmoa ikasturte osoan zehar zabaltzea erabaki du Andoaingo Udalak eta baita parte hartze handiarekiun hasi ere. Aurreko ikasturtean gerturatu zirenez gain aurpegi berri asko ikusi dira Andoainen zehar egin dituzten bi ibilbide ezberdinetan.

100dik gora jubilatu izan dira Goikoplazara gerturatu eta ikasturtea gogotsu hasteko intentzioarekin agertu direnak eta gaur lehenengo eguna izanik, ibilbide motsa eta ertaina egitea erabaki dute andoaindarrek. Ondoren gainera, ohiturarekin jarraituz, ibilbidearen ostean Anbrosia Olabideko tabernan mokadutxoa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!