Bi kanpaina jarri dituzte martxan Sanmiel jaietarako. Batetik, eraso sexisten aurkakoa; eta bestetik, alkoholaren kontsumo arduratsuaren aldekoa.
Irailaren 27tik 30era ospatuko dira Sanmiel jaiak. Haur, gazte eta helduentzako ekitaldi ugariz beterik dago aurtengo programazioa. Nabarmentzeko ekitaldiak asko dira, hala nola haur danborrada, Txanbolin txistulari bandaren emanaldia, bertso saioa, Holi Fest!, "London" orkestra.
Bi kanpaina jarri dituzte martxan Sanmiel jaietarako. Batetik, eraso sexisten aurkakoa; eta bestetik, alkoholaren kontsumo arduratsuaren aldekoa.