Haur eta nerabeen guraso eskola abiatzear da Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 17a, 02:00

Guraso eskolaren bitartez aitak eta amak hezitzaile modura duten garrantzia indartu nahi dute. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Eskola hilean behin bilduko da, gurasoen haurren adinaren arabera sailkatuta.

Jakinmina asetzeko edo eguneroko kezkak arintzeko, guraso eskola aukera interesgarria da.   Haur eta gazte sasoiko heziketa garrantzia handikoa da. Udalak sustatuta, gurasoek izan ditzaketen kezka eta galderei erantzuteko Guraso eskolaren edizio berria martxan jarri dute. Gurasoek hezitzaile modura duten paper garrantzitsuaz ohartarazi nahi dute ikastaroen sustatzaileek: "Gurasoen hezitzaile papera indartu nahi da, haien seme-alaben heziketari eta garapenari buruzko hausnarketa eta analisi pertsonala eginez. Landuko diren gaiek lotura izango dute adin ezberdinetako seme-alaben ezaugarriekin; heziketarako joerak eta jarraibideak, maitasuna, komunikazioa, garapenaren estimulazioa eta gatazken bideraketak, guraso bezala haien buruaz duten pertzepzioa nola hobetu, haien gaitasunetan duten konfiantza areagotu, eta eguneroko estresa bideratzeko baliabideak handitu, besteak beste". Adinaren arabera sailkatuta, gurasoak hilean behin bilduko dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!